ARAU OROKORRAK

Gorputz hezkuntzako saioak ondo ateratzeko, beharrezkoak dira ondorengo arau orokor hauek betetzea:
  • Arropa egokia (txandala eta zapatilak) ekartzea beharrezkoa da.
  • Dutxatzeko aldatzeko muda, eskuoihala, txankletak eta dutxarako txanoa ekarri behar dira.
  • 1go mailakoen dutxarako moldaketa prozesuan,  hasieran 20’ egongo dira eta GHko irakasle eta tutoreen laguntzarekin egingo da. Moldatzen direnean, 15’ izango dituzte eta GHko irakaslearen laguntza bakarrik izango dute.
  • Arropa egokia edota dutxarako beharrezkoa dena ekartzen ez duena, saioa egin gabe geldituko da.
  • Eguraldi txarra egiten duenean, botak edo neguko oinetakoak ekartzen badituzte, poltsa batean aldatzeko zapatilak ere ekarri beharko dituzte.
  • Arrazoi batengatik Gorputz Hezkuntzako saioa burutu ezin badu, guraso edo medikuaren azalpena ekarri behar du. 
  • Gaixotasun edota mugikortasun arazoak dituztenek, irakasleari aipatu.
  • Saioan zehar ezin da ezer jan.
  • Norbaitek hitzegiten duenean, beste denak isilik eta entzuten egongo dira. Hitzegiteko txanda eskatuko dugu. 
  • Materiala zaindu behar da.